• Giltzarri Abesbatza

    Bortziri, Baztan eta Bidasoaldeko gazteak biltzen dituen abesbatza da. Gazteek aisiarako aktibitateak nahi izaten dituztelako, eta edozer ekintzarako duten kemena aprobetxatu nahi zelarik, musikarako zaletasuna eragiteko asmoa zuen abesbatza hau sortu zen, 1996 urtean. Isabel Lácar Abril lesakarra izandu zen garai haretan gogor lan egin zuena gazteen abesbatza sortzeko, eta geroztik gure zuzendaria izandu da.
    irakurri gehiago

  • Lesaka Trikitixa Taldea

    1977. urtean sortua. Bestetan eta hainbat kultura-ekitalditan parte hartzen dute. Harremanak: Jone Elgorriaga Almandoz @: ione2006@telefonica.net

  • Lesakako Abesbatza

    1982. urtean sortu zen, lehenagotik zegoen parrokiako abesbatzaren eskutik. Orduz geroztik, eta erlijio-musikaz aparte, errepertorioa hornitu du hainbat estilotako musikarekin, baina euskal folklorea nagusi izan da beti.   Lesakatik kanpo, Abesbatzaren lehenbiziko emanaldia 1984. urtean izan zen, Oñatin. Handik aitzinera, Lesaka izena Euskal Herrian barna eraman du (Basauri, Gasteiz, Burlata, Azkaine, Hendaia, Cintruenigo eta abar).
    irakurri gehiago

  • Lesakako Musika Banda

    Esan dezakegu Nafarroako bandarik zaharrena dela.1857.urtean Rafael Salcedo organistak sortu zuen Udalaren aginduz, herriko festa eta ekitaldiak alaitzeko helburuarekin. 1895 elizak beste banda bat sortzen du elizako ospakizunak musikarekin alaitzeko; Prozesioak, mezak… Pampurrio Etxarte izan zen xx.m hasieran bi bandak batzea lortu zuen zuzendaria. Orduezkeroztik zuzendari anitzen gidaritzapean egon da Lesakako banda, agian entzute handikoena
    irakurri gehiago

  • Lesakako Soinulari Taldea

    1983an sortu zen, zortzi akordeoilariekin eta orkesta bezala urtean emanaldi bat bakarrik eskeintzen genuen, lehenengo urte haietan, “Sta. Zezilia” ospatuz. Ondorengo urteetan taldea handituz joan zen eta seriotasun gehiagokin hasi ginen entsaiatzen. Publizitatea ere egin genuen, eta herrietatik deitzen hasi ziren eta guretzako diru sarrera haiek, asko ez bazen ere, oso ondo etortzen zitzaizkigun. Taldea
    irakurri gehiago

  • Lesakako Txistulari Taldea

    1927. urtean sortua, bestetan eta bertzelako ospakizunetan jotzen dute bai Lesakan bai beste herri batzuetan. Harremanak: Gaizka Sarasola @: gaizka@ertza.net