Juanamenea edo Zarandia Apezpikuaren Etxea

Ondare Zibila

Etxe honetan, Zarandia apezpikua bizi izan zen; 1861. urtean hil zen, Huescako apezpiku zela.

1687. urtekoa da Juanamenea; interesgarriak dira haren su-hesiak (Lesakako etxe anitzen ezaugarria; etxeen kanpoaldera ateratzen diren paretak dira, eta Caro Barojak garrantzitsutzat jo zituen eraikinen datazioa egiteko). Burdinazko zenbait egiturek sendotzen eta apaintzen dituzte teilatu-hegalaren euskarriak. Lorategian, nahiz eta kanpotik ia ikusten ez den, dorre gotiko txiki bat dago.

 

Volver arriba