Herriko Etxea

Ondare Zibila

Apaingarri gabeko eraikin barrokoa da, eta XVII. mendean eraiki zen, herriko etxea izan zedin. Plaza Zaharrean kokaturik dago, isolaturik, eta garai hartako bertze eraikinen tipologiaren barnean dago. Kubo forma du eraikinak, eta horizontaltasunera jotzen du; harlanduzko lan bikaina da (arkupeak izan ezik, horiek ez baitira harlanduzkoak). Hiru zati ditu, inpostez banatuak.

Zaharberritze-lanak 1983. urtetik aitzinera hasi ziren, barrenekoak bereziki. Barrenean, egurrezko eskailera eraberritu zen, hark jatorrizko posizioa berreskura zezan. Ondorioz, etxarte txiki bat eratu zen, gainean kupula zuena.

Liburutegi Publikoa paratzeko egokitu dute eraikinaren hirugarren solairua, lehengo egitura mantenduz, betiere. 8.000 ale biltzen ditu liburutegiak.

 

Volver arriba