Alkatearen agurra

EtxegaraiOngi etorri Lesakako Udalaren webgunera.

Orrialde instituzional honek gure herriaren aurkezpen txukun bat izan nahi du, guregana datozen bisitarientzat edota hobekiago ezagutu nahi gaituen edonorentzat.

Honetaz gain, herritarrarekiko elkarrizketa iraunkor bati bidea ireki eta erraztu nahi dio gune honek. Are gehiago, Lesakar orok bere Udalarekin izan behar dituen harreman eta gestioak errazteko bidea izan nahiko luke.

Teknologia berriek, administrazio elektronikoa gero eta hedatuagoa izatea ahalbidetzen dute. Egun, webgune honetan bertan udalaren zerbitzu ezberdinetako hainbat tramite egin daitezke jada eta helburua udalarekin egin ahal diren ia denak egiteraino zabaltzea da.

Gainera, Webgune instituzionala gardentasunaren baliabide indartsu bat da; posible egiten baitu Udal Gobernuaren erabaki, informazio eta gestio osoa herritarraren esku uztea.

Gardentasuna, gaurtik aitzina Lesakan garatuko dugun konpromiso pertsonal eta politikoetako bat da, politika egiteko era ezberdin bat. Horretarako areagotuko ditugu informazio kanalak, Lesakarrak informatuak egon daitezen udal gobernuaren kudeaketaz zuzen eta etengabe.

Norabide berean, herritarrak bere herriko gestioan parte hartzeko erak gehituko ditugu eta horrexegatik espero ditut zuen iruzkin, proposamen, ideia eta kritikak webgune honetatik helaraziko dizkiguzuela, honela denon laguntzaz hobeki kudeatutako Lesaka gardenago eta parte-hartzaileago bat lor dezagun.