• Abasenea; Errotatxorinea; Kaskenea; Bastagileta

    Onin errekara hurbilduz gero, Abasenea etxea ikusiko dugu. Habe eta sarrera uzkurreko etxea da. Errotatxorinea etxean, berriz, armarria nabarmendu behar da; egurrezko arma-armarria da, eta etxeko bizilagunen baten garaipen militarra adierazten du.  Berezia da, halaber, Kaskenea etxea; dorretxe gotiko izatetik etxe arrunt izatera pasatu zen. Bertzalde, herri-teknologiaren adibide dira Bastagileta etxeak teilatuan dituen ur-isurbideak. Caro Barojak erraten
    irakurri gehiago

  • Agiña; Lesaka eta Historiaurrea

      600-200 K.a. aintzinekoak, Burni Arokoak diren hainbat eraikuntza eta jardueren aztarnak aurkitzen dira Agiñako eremuan; dolmenak, tumuloak, cromlechak, kokalekuak…  Inguruan Oteiza eskultoreak eginiko Aita Donostiaren monumentua, Vallet kapera eta estela batez osatua.

  • Bikariobaita. Bikarioaren Etxe; Egurrezko egitura (XVI.-XVIII. mendeak)

    Lesakako, Donibane Lohizuneko edota Hondarribiako —bertzeak bertze— XVI.-XVIII. mendeetako eraikinen eraikitze-sistemari jarraituz eraikitako etxea da Bikariobaita, egurrezko egitura duena. Eraikitze-sistema hori hiriguneko etxeetan da ohikoena, baina ez beti.

  • Errege Magoen kabalgata

    Urtarrilaren 5ean Ekialdeko Errege Magoen desfilea burutzen da. 17:00etan, Erregeen postariak, Erregeei zuzendutako eskutitzak jasotzen ditu Plaza Zaharrean. 18:00etan Errege Magoak, Musika Banda, Trikitilariak eta bere laguntzaileekin batera herriko kaleetan zehar ibilitzen dira. 19:00etan Jaiotza pilotalekuan. Bertan Erregeek haur guztiei harrera egiten diete.  Errege Magoek Andra Mari egoitza ibilaldia egin baino lehen bisitatzen dute.     

  • Herriko Etxea

    Apaingarri gabeko eraikin barrokoa da, eta XVII. mendean eraiki zen, herriko etxea izan zedin. Plaza Zaharrean kokaturik dago, isolaturik, eta garai hartako bertze eraikinen tipologiaren barnean dago. Kubo forma du eraikinak, eta horizontaltasunera jotzen du; harlanduzko lan bikaina da (arkupeak izan ezik, horiek ez baitira harlanduzkoak). Hiru zati ditu, inpostez banatuak. Zaharberritze-lanak 1983. urtetik aitzinera
    irakurri gehiago

  • Doloreetako Ama Birjinaren Komentua

    Lesakako Doloreetako Ama Birjinaren komentua XVIII. mendeko komentu karmeldarra da. Ignacio de Arriola y Mazola indiano pasaitarrak ordaindu zituen orduko lanak; Cuzcon dirutza egina omen zuen hark, eta zilar landuzko zazpi kutxa bidali zituen Lesakara, komentua sortu eta behar bezala hornitzeko. Jose de San Juan de la Cruz fraide karmeldarrak diseinatu zuen eraikinaren planoa; Logroñoko
    irakurri gehiago

  • Besta Berri edo Korpus Eguna

    XIII. mendean finkaturiko kristau-bestaburua. Antzina, oso garrantzitsua izaten zen Lesakan. Gaur egun, karrikak apaintzen dira, eta prozesioa egiten da. Udalak ere parte hartzen du prozesioan; udalbatza ateratzen da banderarekin. Musika-banda prozesioan aritzen dira, musika jotzen. Meza entzun ondoren, bandera elizan uzten da.      

  • Harrizko gurutze-arkuak

    Hiru gurutze-arku daude Lesakan. Zilindro formako enborra da horietako baten ezaugarria; antzinako piko baten aztarna dirudi.  Bertze batean, XVI. mendearen bukaerako gurutze sardekara bat ageri da lau angeluko enbor baten gainean.

  • Diostesalbea

    Abenduaren 31an, iluntzean, herri guztian barrena kanta zaharrak kantatzen aritzen da talde bat, Olentzeroren eguneko arropa jantzita (atorra beltza, zapia lepoan, abarkak, eta abar).    

  • XVII. Mendeko Eraikinak

    Munuzenea etxeaz  (27. zenbakia) eta Alzatebaita etxeaz (23. zenbakia) arituko gara. Munuzenea etxeak ageri duen armarriaren arabera, Hualde sendiari zegokion jauregia izan zen garai batean. Alzatebaitari dagokionez, kontraste handia dago haren solairuen artean: beheko solairua harlanduz egina dago; goikoak, berriz, zurez eta adreiluz. Aipagarriak dira zurean egindako taila-lanak; Berpizkundeko ezaugarriak zein herri-jatorrikoak nahasian ageri dira.

  • Salbatore Ermita

    Lesakatik ordu laurdenera aurkitzen da San Salbatore Ermita, Lesakatik Bereau zubira doan errepidearen eskuinaldean. Ermita horretan, Pedro de Chagorenak, kapilautza bat sortu zuen 1629an. Bertzalde, 1827an, ermitako lana utzi behar izan omen zuen Antonio Ochoteco orduko ermitauak, ez zuelako mezan behar bezalako laguntzarik ematen.

  • Santa Maria Magdalena Ermita eta Ospitalea

    Gaur egun desagertua dagoen Ermita eta Ospitale hau Legarrean zegoen eta badirudi 1764. urtean, lau ohatze eskaintzen zituela.

  • Tourseko San Martin Eliza

    Nafarroako Monumentuen Katalogoaren arabera, Nafarroako elizarik monumentalenetarikoa da Lesakakoa, eta katedralen antzeko dimentsioak ditu barnealdean. Muino-gainetik, herri osoa hartzen du bere menpe, habearte horizontalaren bitartez, eta azpian duen dorretxearekin kontrastea egiten du. XVI. XVII. eta XVIII. mendeetan egindako lanen emaitza da gaur egun ezagutzen dugun eraikina. Hasieran (1561eko maiatzaren 6a), lehenagotik omen zegoen eraikina -gaur
    irakurri gehiago

  • Juanamenea edo zarandia Apezpikuaren Etxea; Su-hesia eta dorre gotikoa

    Etxe honetan, Zarandia apezpikua bizi izan zen; 1861. urtean hil zen, Huescako apezpiku zela. 1687. urtekoa da Juanamenea; interesgarriak dira haren su-hesiak (Lesakako etxe anitzen ezaugarria; etxeen kanpoaldera ateratzen diren paretak dira, eta Caro Barojak garrantzitsutzat jo zituen eraikinen datazioa egiteko). Burdinazko zenbait egiturek sendotzen eta apaintzen dituzte teilatu-hegalaren euskarriak. Lorategian, nahiz eta kanpotik ia ikusten
    irakurri gehiago

  • Matxikotenea (XVII. mendea): zur landua

    Arkitektura-ezaugarriak are dotoreago konbinatzen dira Matxikotenea etxean (Machicot-en etxea). XVII. mendeko eraikina da, eta badirudi Wellington dukeak han hartu zuela ostatu. Klasizismoaren zein herri-jatorrizko elementuen nahasketa dago Matxikoteneko zur-tailetan, ateetan batez ere.

  • Zortziurrena

    Bestaberritik zortzi egunera, udala elizara itzultzen da, bandera jasotzera. Haiekin batera, txistulariak joan ohi dira.

  • Olentzero

    Gaur egun, zaila egiten zaigu Eguberri bestak Olentzero gabe irudikatzea. Pertsonaia konplexua dugu Olentzero, mitologiaren eta tradizioaren baitan dagoena. Hondarreko urte hauetan, Euskal Herriko zati handi baten eguberri-ohituren adierazgarri izateaz gain, biztanleria hagitz kontsumismozalearen ikur bihurtu da Olentzero. Hala ere, ez ahantzi, lekukotasun anitzek erran digute Bidasoaldean sortu eta kokatu zela Olentzero. Olentzero eta Jaiotzen
    irakurri gehiago

  • Ongi etorri web berrira

    Hemen dugu www.lesaka.net  berritua. Itxuraz gain, bertze hainbat berrikuntza ditu, denak ere garai berrietara egokitzeko xedearekin eginak. Ohartuko zarete oraindik badirela atal batzuk behar bezala funtzionatzen ez dutenak, eta lehen egunetan sortuko dira, ziurrenik, arazo gehiago. Horiek denak konpontzen joango gara eta honetan zure laguntza eskertuko dugu, denon artean web txukunagoa egin dezakegulako. Krisia medio,
    irakurri gehiago

  • Ortzantzenea: Ateburuan, burdinazko eta harrizko seinalea

    Ortzantzenea etxearen ateburuan, burnizko eta harrizko seinale bat ageri da. Badirudi olagizonen batek erdietsitako burdin-lingote bat dela; hartatik ateratzen zuten arotzek lehengaia.

  • San Anton eguneko erromeria

    Urtarrilaren 17an San Anton Eguna ospatzen denez, hurrengo igandean, San Antonera Erromeria egiten da, eta bertara Lesakako, Berako, Oiartzungo, Oreretako zein Irungo bizilagunak ermitara joaten dira, haien zaindaria ohoratzeko. San Antonen, mezak orduero izaten da. Bitartean kanpoan hamaiketakoak alaitzeko trikitixa izaten da. Arratsaldean, 18:00etan Lesakako Plaza Zaharrean dantzaldia.

  • Minddurenea Dorrea

    Minddurenea dorretxea Lesakako eraikinik zaharrena omen da, XIV. mendekoa dela diote arkeologoek. Orain dela urte guti arte, baserri-itxura zuen dorretxeak; huntzak estalirik egoten zen orduan, eta ezaugarri bereziak zituen. Julio Caro Barojak lan batean baino gehiagotan marraztu zuen hura, dorretxearen jatorrizko itxura mantenduz.

  • Zabaleta Dorrea

    Zabaleta dorreak, jasandako aldaketak eta guzti, bere harrizko zama hedatzen du begibistara. Onin bertzaldean, 1444ez geroztik egina -urte hartan erori baitzen Ochoa de Lópiz gaztelanierren preso, hauek dorre zaharra erre zutelarik -, betebehar militarreko eraikuntza zela ezin da ukatu. Zabaletatarrek Behe Erdi Aroko jauntxo papera bete zuten Igantzitik etorriz geroztik. Lesakan eta inguruan saiatu ziren,
    irakurri gehiago

  • Yoanderrenea edo Joan Ederraren Etxea; XVII. mendeko jauregia

    Albistur karrikako zubia gurutzaturik, “Eskol ttiki”ra eta Yoanderrenea jauregira ailegatzen gara. Jauregiak XVII. mendearen lehen erdialdeko ezaugarriak ditu. Hiru solairu ditu. Aitzinaldean, hiru hutsarte nabarmentzen dira; hutsarte horietan, berriz, zutabe toskanarrak, triglifoak eta erronboak, balkoiko atea, armarria eta goiko solairuko erdiko leihoa.

  • 2016ko Alkatetzaren ebazpenak – Abendua

    2016KO ABENDUKO EBAZPENAK >>>

  • 2016ko Alkatetzaren ebazpenak – Azaroa

    2016ko azaroako ebazpenak >>>

  • Alkatetzaren ebazpenak – Abendua

    2015 abendua>>>>

  • Alkatetzaren ebazpenak – Abuztua

    Abuztuko ebazpenak>>>

  • Alkatetzaren ebazpenak – Apirila

    Apirileko ebazpenak >>>

  • Alkatetzaren ebazpenak – Azaroa

    2015 azaroa>>>>

  • Alkatetzaren ebazpenak – Ekaina

    Ekaineko ebazpenak >>>

  • Alkatetzaren ebazpenak – Ilbeltza

    2016 ilbeltza>>>>

  • Alkatetzaren ebazpenak – Iraila

    Irailako ebazpenak >>>

  • Alkatetzaren ebazpenak – Maiatza

    Maiatzeko ebazpenak >>>

  • Alkatetzaren ebazpenak – Martxoa

    Martxoko ebazpenak >>>

  • Alkatetzaren ebazpenak – Otsaila

    Otsaila >>>

  • Alkatetzaren ebazpenak – Urria

    2015 urria>>>>

  • Alkatetzaren ebazpenak – Urria

    Urriko ebazpenak >>>

  • Alkatetzaren ebazpenak – Uztaila

    2016 uztaileko ebazpenak >>>

  • Musika eskola 2017-2018 ikasturterako onarturiko ikasleen zerrenda

    ONARTURIKO IKASLEEN ZERRENDA >>> BANDOA>>> MUSIKA ESKOLA eskaera orria

  • “4Nek” Taldearen emanaldia Lesakan

    Bihar apirilak 22, ortzila, 22:30etan Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan Sarrera: 5 € Legarra, Telletxea, eta Xagun eta egunean bertan Harriondoan 21:00etatik aurrera.

  • “Neskatoak” dokumentala Lesakan

    Bihar, larunbata, apirilak 8, 19:00etan Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan.

  • “San Fermin” Jubilatu eta Pentsionisten Elkartea

    Elkartearen helburuak: Bazkideen bizi-baldintzak hobetzeko hartu beharreko neurriak aztertzea. Bilerak, kultura- eta aisialdi-jarduerak bultzatzen ditugu. Aholkularitza ematen dugu legegintzaren, pentsioen edota oporren inguruan, bertzeak bertze. Bazkideek izaten ahal dituzten arazoak konpontzeko, administrazioko eta lan-administrazioko agintariekin elkarlanean aritzeko prest gaude. Lehendakaria: Carmelo Etxarte Helbidea: Beheko Plaza 9 p.k.31770 Lesaka (NAFARROA) Telefonoa: 948 62 75 12

  • “Su Ta Gar” Taldea Lesakan

    Maiatzaren 20an, larunbata, 20:00etan “Su Ta Gar” Taldearen emanaldia izanen da Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera: 18 € (Lesakako Telletxea Estankoan, Legarra, Xagu eta Zialdo ostatuan eta egunean bertan 17:00etatik aurrera Kultur Etxean).

  • “Zaindari Ikusezina” filmaren agertokietarako bisita gidatuak

  • .eus gara!

    Lesakako Udalak gaurtik aurrera .EUS domeinua erabiliko du eta horrenbestez, gure webgunea www.lesaka.eus izanen da. .EUS domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan
    irakurri gehiago

  • 012

    Nahiz eta krisia medio Udalak 012 zerbitzuarekin zuen kontratua eten, gogorarazi nahi dugu Udalak ate guztiak irekita dituela: 08:00etatik 14:00etara irekirik dituzu Udal bulegoak. 948 637 005 telefonoa ere  erabili dezakezu goizez. www.lesaka.net berritua 24 orduz astean 7 egunetan etxetik mugitzeko beharrik gabe.

  • 1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

    Behin betiko onespena: Iragarkia >>> NAOko argitalpena Hasierako onespena: Iragarkia >>> NAOko argitalpena >>>

  • 2, 3 eta 4. aldaketak 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

    BANDOA- aurrekontuaren 2/2016 aldaketa – behin betiko onespena NAOko iragarkia >>>> BANDOA – aurrekontuaren 3/2016 aldaketa – behin betiko onespena NAOko iragarkia >>> BANDOA-aurrekontuaren 4/2016 aldaketa – behin betiko onespena NAOko iragarkia >>>>

  • 2014 – 01 Ilbeltzeko alkatetzaren ebazpenak

    2014 – Urtarrila

  • 2014 – 02 Otsaileko alkatetzaren ebazpenak

    2014 – Otsaila