2013ko Iñauteriak

Eguraldiak langudu ez arren, iñauteri ederrak izan dira Lesakan. Ikastetxeetako bestak, arraultze-arraultze, zakozar ttikiak eta haundiak, goitarrak, fraindarrak, asteleheneko mozorroak…

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, lehen aldiz, sari bat antolatu du astelehenean mozorroa hobekien eramaten duenarentzat. Azkenean bi izan dira sarituak,  Ijito ezkontza eta GP Lesaka, 8 lagunentzako afari bat bakoitzarentzat.

Hona hemen iñauterietako argazki sorta bat.

 Arraultze Arraultze

Eguraldi txarrari aurre eginez, Lesakako haurrak “Arraultze Arraultze”-an ibili ziren ortzegunean.

Lesakako Iñauteriak-Informazio gehiago

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude