22 de marzo de 2023

«Hamar urte, hamaika dinamika»

Este año 2023 la Casa de Cultura Harriondoa cumple su primera década de funcionamiento y con la ayuda del Ayuntamiento de Lesaka, Sorginxulo (punto de encuentro para fomentar la colaboración y el contacto de los agentes culturales de Lesaka) pondrá en marcha el proyecto de «Hamar urte, hamaika dinamika».

Aurten Harriondoa kultur etxeak lehen hamarkada beteko du martxan paratu zenetik. Urtemuga hori abiapuntu hartuta, Hamar urte Hamaika dinamika proiektua martxan paratuko du Sorginxulo Lesakako kultur bilguneak Lesakako Udalaren laguntzaz, urte osoan gauzatuko dena.

Proiektuak bi begirada nagusi izanen ditu. Lehena espazio eszenikoei egindako keinua izanen da, batez ere Harriondoari, aurten hamar urte beteko dituelako. Antolatutako emanaldien zati garrantzitsua bertan izanen da, baina herriko karriketan ere ez da jarduerarik faltako.

Bigarren begirada herriko kultura arloko talde eragileei zuzendua dago, hala nola: soinulari taldea, trikitixa taldea, txistulari taldea, dantzari taldea, bertso eskola, antzerki tailerra, abesbatzak, herriko banda, erraldoien taldea, elkarteak, etab. Aspaldiko urteetan lanean ari dira, bakoitzak bere arloa sustatuz, bere bidea eginez. Hamaika dinamika beraz, Lesakako karrikak eta barrenak animatzen. Hau da Lesakari bizitza kulturala ematen diona egunerokoan, aniztasunaren islada, eta guziak proiektu honen talde antolatzailearen parte dira.

Aipatutako bi begirada horiek osatzen dute Hamar urte Hamaika dinamika proiektua, hainbat emanaldiren bidez gauzatuko dena eta bakoitzak talde eragile baten dinamika errepresentatuko duena. Horrela antzerki emanaldiak, bertso saio musikatuak, abesbatzak, dantza taldeak, erraldoiak, musika tresna desberdinen kontzertuak eta bertze sorpresa batzuk izanen ditugu ikusgai eta entzungai. Herriko eragileen eta talde profesionalen eskaintzak batera gozatu ahal izanen dira herrian.

Martxoaren 26an emanen zaio hasiera Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzerki lanarekin. Igandean 18:30ean izanen da Harriondoan eta dagoeneko sarrerak eskuragarri daude lesaka.eus webgunean. Ondoren etorriko dira Neomak taldearen trikitixa kontzertua, Anonyme Popular bertso emanaldia, Kukai dantza taldearen Hnuy Illa emanaldia, merkatu ttikia eta azoka kulturala, akordeoi jaialdia, erraldoien 75. urteurren jaialdia, Nafarroako orfeoia, Baztan Bidasoko Musika Banda, eta bertze zenbait.

Bertakoak eta bertara etorri nahi duen orok gozatzeko proiektua izan dadila nahi dute.

Agenda

  • 26 Marzo TEATRO: Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi (Kamikaz kolektiboa eta Ttak teatroa)
  • 30 Abril TRIKITIXA: Neomak taldearen kontzertua
  • 7 Mayo BERTSOA: Anonyme Popular
  • 27 Mayo AZOKA: Merkatu ttikia eta herriko eragileen azoka kulturala
  • 11 Junio DANTZA:  Hnuy Illa (KUKAI dantza)
  • 25 Junio MUSIKA:  Lesakako akordeoi jaialdia
  • 9 Septiembre ERRALDOIAK:  Lesakako erraldoien 75. urteurren jaialdia
  • Septiembre ABESBATZA: Nafarroako orfeoia eta Roques organoaren kontzertua
  • Diciembre MUSIKA BANDA: Baztan Bidasoako Musika Banda-ren kontzertua
Volver arriba