Dirigido a: Alcalde
25-11-2022
Arratsalde on! EH Bilduk aurrekontuetan lortutako lurralde inbertsioen barruan "Lesakako NA-4000 sahiesbidea gauzatzea" dator. Zer, noiz eta nondik gauzatuko da?
5-12-2022
Egun on Ainhoa.Zuk aipatu bezala, EH Bilduk 2023ko Espainako aurrekontuetan 3.750.000 euro lortu zituen Nafar Gobernuak saihesbidea gauzatzeko. Guk balorazio hagitz positiboa egiten dugu, ez mugikortasunean ekartzen dituen eraginengatik bakarrik, Lesakako hirigintza eta garapen aldetik ere aukera berriak aktibatuko dituelako.Aurtengo aurrekontuetan bertze 500.000 euro lortu ziren saihesbide horren azterketa egin eta proiekturik hoberena aztertzeko.Oraindik azterketa horren fasean dago Nafar Gobernua. Pausoak ematen joan ahala, informazioa elkarbanatzen joanen gara.Edozein zalantza, idei edo proposamenik izanez gero, lasai aski gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitut.Bertzerik gabe, mila esker,Ladis
Volver arriba