Dirigido a: Alcalde
08-01-2019
Arratsalde on. Kasu honetan nere galdera kexa edo aholku moduan heldu da. Urteak dira liburutegiko langileak eskubidezkoak dituen oporrak hartzen dituenean, liburutegia itxi egiten dela bertze inongo irtenbiderik eman gabe egoera honi. Hartara, urte osoan zehar bortzpasei astez herritarrak liburutegi zerbitzurik gabe gelditzen gara.Uste dut ez dela bidezkoa liburuzainak bere lanpostua uzten duen bakoitzean (oporretan zein bertzelakoetan) ordezkorik ez paratzea. Arazo honi irtenbide bat emanen zaiolakoan, Eskerrik asko aitzinetik
23-10-2020
Herritar agurgarria:Lehenik eta behin, aipatu, azaltzen duzun arazo honen jakinaren gainean gaudela. Gaia zabal eztabaidatu da liburtegi zerbitzua dugun herrietako alkateen artean, baina momentuz ez dugu irtenbiderik lortu, liburutegietako langileak Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuko langileak dira eta. Behin baino gehiagotan bitarteko langileak kontratatzea eskatu da, finkoen bajak edo/eta oporrak betetzeko, baina ikusten duzunez momentuz ez da ezer lortu. Sentitzen dut erantzun onik eman ezin izatea, baina animatzen zaitut herrian zehar horrelako eta bertzelako gabezien inguruan galdetu edo/eta konponbideak eskatzen jarraitzera. Azkenik, eskerrak eman Lesaka herrairen inguruan azaldutako interesa.Agur bero bat,Joxeluis
Volver arriba