Dirigido a: Alcalde
28-12-2017
Alkate jauna nola da posible Lesakako udal liburutegian egiten duen hotzarekin, berogailuaren kudeaketa oporretan dagoen norbaitek eramatea? Unibertsitateko ikasleak gara eta baldintza hauetan hemen ikasterik ez dago. Konponbide baten zai etxean ikasi beharko.Honez gain ondo egongo litzateke goizean ere liburutegi zerbitzua zabaldua egotea, beharra dagoen garaietan, ikasketa maila goreneko ikasleen azterketa garaiean, irekia egon beharko luke eta.
23-10-2020
Mikel agurgarria: Zure galderari erantzunez, lehenik eta behin, jakin zurekin guztiz ados nagoela liburutegiko berogailuaren inguruko kexarekin eta barkamena eskatu nahi dizut sortutako eragozpenengatik. Jakin arazo bat izan dela Harriondoa Kultur Etxeko klimatizazio sistemarekin eta informazioa jaso dugunean berehala konponbidea jarri diogula. Aldi berean argitu udaleko zerbitzuen kudeaketa inoiz ez dela persona bakar baten ardura, norbait falta denean beti ere lantaldea jakinaren gainean dagoela eta kasu honetan arazoa komunikazio akats bat izan dela, hau da arazoaren informazio ez zaigu ailegatu. Azkenik, aipatu liburutegiaren kudeaketa (ordutegia, langilea...) ez dela udalaren ardura, Nafarroako Gobernuko Liburutegi Sareak kudeatzen dituela. Adeitasunez, José Luis Etxegaray, Alkatea
Volver arriba