Burdinaren Museoa

Lesaka eta burdina eskutik hartuta batera joan dira gure historian zehar. Horren adibide dira esaterako herrian barna aurkitzen ditugun iturriak, zubiak eta arkitektura-baliabide ezberdinak. Honela, Lesaka herria bera, Burdinaren Etxearen osagarri den museo batean bihurtu da.

Antzina, burdinaren jatorria jainkoetan eta kondairetako pertsonaietan kokatzen zen. Hala ere, gizakiak eta batez ere lesakarrek baliabide natural hau ederki aprobetxatu eta erabili dute historian zehar. Izan ere, burdinolek eta lantegi siderurgikoek herriaren garapenean funtsezko papera bete dute.

Mineral hauek izan duten balorea gogora ekartzeko eta herriaren memoria eta izan duen bizimodua babesteko eta defendatzeko, burdinean oinarritzen den erakusketa hau bisitagarri dago Lesakan, turismo bulegoan, antzinako komentuan.

Burdinaren Museoa zubietan, Gabonetan, Aste Santuan eta udan egoten da irekita

Sarrera dohainik

 

Volver arriba