Nori zuzenduta: Alcalde
08-10-2020
Gabón,ordu erdi daramat itxin umeen oinetakuk iñundik ere ezin garbituz ta arropak ikusi beharko zenittun benetan.Ogiberriko parke berri hortan egunero egotearen ondoriuk dire,penagarria da 20urte ondoren parkea berritzea ta hori izatia emaitza,Buelta bat ematera gonbidatzen zaittut,hori bai arropa zaharrekin torri,dagoen lokatza lotsagarria da eta.Milesker.
23-10-2020
Egun on Izaskun,Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizut erakutsitako interesagatik.Lesakako parkeen egoera ikusita, aurten partida berri bat sortzea erabaki genuen hauek konpontzeko asmoz.Zuk ongi aipatu duzun bezala, parkeak aspalditik behar zuen hobekuntza bat eta horretan aritu gara orain arte. Nahi genuena baino denbora gehiago kostatu zaigu parkea berritzea, gaur egungo egoera dela eta, dena atzeratu baita. Hala ere, emaitza nahiko txukuna lortu dugula erranen nuke, hain gaizki zegoen parkearen egoera dexente hobetuz.Parkea berritu eta egun batera euria hasi zuen, belargunean instalatutako kulunkaren ingurua hondatuz. Herritar batzuk hobekuntza batzuk proposatu zizkiguten tokia hobetzeko, eta hurrengo astean bertan aurrekontu batzuk eskatu genituen hau konpontzeko. Orain aurrekontu hoien esperuan ari gara, eta ahal bezain azkarren parkean behar diren aldaketak burutuko ditugu.Herritar dexente hurbildu zaizkigu parkeen inguruan iritziak emanez: batzuk, belarguneak mantentzearen alde daude, bertzeak hauek limitatzearen alde. Gu, denei aditu eta gure lana ahalik eta hoberen egiten saiatzen gara.Hurrengo urterako aurrekontuetan parkeak hobetzeko partida mantenduko dugu. Horregatik, ideiak baldin badituzu, atsegin handiz adituko ditugu. Ez zalantzarik izan gurekin harremanetan jartzeko horrela bada.Bertzerik gabe, mila esker,Ladis
Volver arriba