Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Nori zuzenduta: Alcalde
21-09-2020

Egun on Ladis:Zalantza bat sortu zait ta argitu nahi nuke.Biurrana auzoa, 14. zenbakia zehazki, herria edo landa eremua da?Eta bertzetik, argiaren kontua dela eta, badakit ikusten aritu direla. Jakin nahi nuke gutti gotti behetti non jarriko dittuzuen.Bertzerik gabe. Eskerrik asko.

23-10-2020

Egun on Aurkene: Lehenik eta behin, barkatu atzerapenarengatik. Biurrana 14 helbidean eraikia dagoen etxea urbanoa da, baino bere aurrean eta atzean dagoen guztia landa eremua da. Argiaren kontuaren inguruan, Biurrana auzoan bertan jarri ditugu farola batzuk, eguzki energia erabiltzen dutenak, froga modura. B Informazio gehio nahi baduzu, lasai aski deitu eta elkartuko gara honetaz solasteko. Mila esker zure interesarengatik. Ladis