Nori zuzenduta: Alcalde
03-04-2019
Arratsalde on:Jakin dugunez, datorren astelehenean (apirilak 8an) Pikuzelaia karrikako zati bat asfaltatu behar duzue. Karrika hain laburra izanda eta dena gaizki egonda, bizilagunok ez dugu ulertzen nola ez den osoa asfaltatzen. Arriskutsu dago eta hemendik jende aunitz pasatzen da, errate baterako egunero ikastolara edo aparkalekura doazenak edo asteburuero errekari jarraituz ibiltzen diren bisitariak. Hortaz, 50 metrogatik, heldu den astean karrika osoa hobetzea espero dugu.Mila esker arretagatik eta ongi izan.
23-10-2020
Herritar agurgarria, lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizut zure idatziarengatik. Zure auzoan eginen diren lanen inguruan, jakin, herriko kale batzuetako gune okerrenetan partxeak jarriko direla, ez herriko aslfaltatze orokor bat. Urtero egiten den lana da eta aurrekontuen barruan ahal den neurrian kaleak behar bezala edukitzea da helburua. Zure kalea eta baita herriko guztiak asfaltatzea gustatuko litzaiguke, baina horretarako aurrekontu izugarria beharko zen. Bertzalde diru publikoaz ari gara hitz egiten eta beti gardetasun osoz jokatu behar da, esleitutako obrak mantenduz eta aurrekontuak errespetatuz, momentuko aldaketarik gabe, bertzela, kontuak nahastuko lirateke eta ez genuke inolako azterketarik gaindituko (Kontuen Ganbera…). Sentitzen dut momentuz zure eskaera ezin aintzat hartu izatea, aurreikusitako lan eta aurrekontuekin jarraitu behar dugu, haunditu edo jeitsi eginez gero gure eginbeharrak ez genituzke beteko eta. Agur bero bat, Joxeluis
Volver arriba