Nori zuzenduta: Alcalde
02-02-2019
Arratsaldeon , Jose Luis,Uraren fakturari buruz aipatu nahi dizuet.Gaur egun, baliabideak mugatuak direla eta, ahalik eta guttien erabiltzea, denen helburua izan beharra da.Bainan uraren faktura ikusiz, gehiago erabiltzea bultzatzen dela irudizen zait, kontrakoa egin beharrean.Lau pertsonako familia gara, eta 24 m kubiko erabili ditugu. Eta minimoa 60 metro kubiko dira?Guk bikoitza eta gehiago erabiltzen ahal dugu, berdin ordainduz?Pertsona batzuk hau pensatzen ahal dute....eta baita gehiago gastatu ere!Ez naiz prezioaz ari, ura oraindik merkea da.Minimo hauek errebisatzea eta murriztea idea ona izango zela uste dut (naiz eta minimoaren prezioa mantendu!!)Famili bakoitzak dituen kideak ere kontutan hartzeko gauza da, ez baitu berdin gastatuko pertsona batek edo 4 edo 5ek.Ahal duzuenean, kontutan hartuko duzuelakoanEskerrikasko zuen arretangatik
23-10-2020
Herritar agurgarria: Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizut zure idantziarengatik. Guztiz ados nago zurekin gaur egun baliabideak mugatuak direla eta ahalik eta guttien erabiltzea denen helburua izan beharko zela. Bestalde, argitu behar dizut zu minimo horretara ez zarela ailegatzen baina badaudela familia aunitz kantitate hori baino gehiago gastatzen dutenak eta bertzelako prezioak ordaintzen dituztenak eta proposatutako beherapena ezarriko balitz familia hauek ordaintzen dutenaren gain eragina izanen zuela. Bertzalde galdetzen duzu ea bikoitza gastatzen ahal duzun gutxieneko horretara ailegatzen ez bazara. Jakinarazi nahi dizut hori ez dela guztiz horrela, uraz gain uraren saneamendua ordaintzen da eta azkeneko kontzeptu hau kontsumo errealaren arabera egiten da eta honek eragiten du fakturaren igoeran. Ados nago zurekin ez dela gauza bera lagun bakarreko familia bat edo bost laguneko familia bat, baina ados egonen zara nerekin zaila izanen zela etxe bakoitzeko bizilagunen arabera kalkuloak egitea. Gainera kasu horretan bertze kontzeptu batzuk agertuko ziren, familia ugariak, guraso bakarrekoak, behar bereziak dituzten familiak…. Azkenik aipatu gutxieneko 60 m3 horiek iretenbide egokiena bilatzeko egindako kalkulo aunitzen ondorioa dela. Sentitzen dut erantzun argiagorik eman ezin izatea, baina animatzen zaitut herrian zehar horrelako eta bertzelako gabezien inguruan galdetu edo/eta konponbideak eskatzen jarraitzera. Azkenik, eskerrak eman Lesaka herrairen inguruan azaldutako interesa. Agur bero bat, Joxeluis
Volver arriba