Abasenea; Errotatxorinea; Kaskenea; Bastagileta

abendua 8, 2012

Onin errekara hurbilduz gero, Abasenea etxea ikusiko dugu. Habe eta sarrera uzkurreko etxea da.

Errotatxorinea etxean, berriz, armarria nabarmendu behar da; egurrezko arma-armarria da, eta etxeko bizilagunen baten garaipen militarra adierazten du. 

Berezia da, halaber, Kaskenea etxea; dorretxe gotiko izatetik etxe arrunt izatera pasatu zen.

Bertzalde, herri-teknologiaren adibide dira Bastagileta etxeak teilatuan dituen ur-isurbideak. Caro Barojak erraten zuenez, mende hasierako lehen hamarkadetan, sukaldeko zein teilatuetako urak “artaka”ra isurtzen ziren, alegia, etxeen artean gelditzen zen karrikara, eta, horretarako, Bastagiletakoen antzeko ur-isurbideak erabiltzen zituzten, harrizkoak zein zinkezkoak.


<< atzera