Galdu aurkituak – ohiko galderak

Galdutako objektuak

Lesakako Udaleko Galdutako Objektuen bulegoa Plaza Zaharra 1. zenbakian dago.

————————————————————————————————————————————-

 Zer egin behar dut galdutako objektu bat aurkitzen badut?
  1. Udal bulegora eraman behar dut.
  2. Hemen, nire datu guztiak erregistratuko dituzte, hau da, NANa, helbidea, telefonoa eta abar (beti ere norberak ematen baditu), eta objektua entregatu izanaren agiri bat emango didate. Legezko xedapenak adierazko dizkidate eta legezko jabea ez bada bi urtean azaltzen, objektua eskuratzeko aukera dudala adieraziko didate.
  3. Objektua baliozkoa bada eta ez bada bere jabea azaldu, jasotzera pasatzeko abisatuko didate.
  4. Gainontzeko objektuak:  arropa, aterkiak, betaurrekoak….bi hilabete pasa ondoren, aprobetxatu asmoz, zenbait erakundetara bidaltzen dira. Mugikorrak, datuak babesteari buruzko legea dela medio, birziklatu egiten dira.

——————————————————————————————————————————–

Zer egin behar dut objektu bat galtzen badut?
  1.  Udalaren bulegora joan behar dut edo,
  2.  Internet bidez eginen dut kontsulta, hemen.

Adingabeek beren guraso, tutore edo legezko ordezkariekin joan behar dute.

————————————————————————————————————-

Diru-zorroak, dokumentazio eta/edo txartel eta guzti:
  1. Titularraren datuak eman behar dira Datu Basean egiaztatzeko gure bulegoetan ote dagoen.
  2. Txartelak baliogabetu egin behar dira.
  3. Duela gutxi galdu badira, egun batzuk itxaron behar dira dokumentazioa berritzeko; izan ere, ohikoena objektua azaltzea baita.

————————————————————

 Balio urriko objektuak:

Ikusgai egoten dira bi hilabetez. Ondoren, irabazi gabeko zenbait Erakundetara bidali edo erreziklatu egiten dira.

——————————————————————

Baliozko objektuak:

Bi hilabetez egongo dira ikusgai. Bi urte pasa eta inork erreklamatzen ez badu aurkitu duenari itzuliko zaio.

————————————————————————————————————————

 Nola jaso dezaket nirea dela identifikatu dudan objektua?
Objektua aurkitzen bada:

Gure bulegoetan kontsultatu.

Galerari buruzko datuak eman behar dira: tokia eta eguna.

Objektua ahalik eta zehatzen deskribatu.

Faktura izan ezkero aurkeztu.

Mugikorren kasuan, hauexek ekarri behar dira: kargadorea, mugikorraren faktura, non IMEI kodea azaltzen den eta/edo PIN zenbakia.

Bitxien kasuan, bitxiarekin ateratako argazkiak ekarri behar dira, bitxiaren bikotea edo bitxiaren faktura, edota bitxiaren jabe gisa identifikatzen zaituen beste edozein datu.

 Itzulketak:

NANa edo dokumentu ofiziala aurkeztu behar da norberaren nortasuna egiaztatzeko; horretaz gain, telefono-zenbakia eman behar da.

Objektua jaso denaren eta aurkituenarekiko dagoen legezko betebeharra adierazten duen egiaztagiria sinatu behar da.

—————————————————————————————————————————

 Itzulketagatik sortutako gastuak:

Lesakan bizi ez bazara, honako aukerak dituzu objejtuaren itzulketari dagokionez:

  1. Zure baimena duen norbait bidali objektua jasotzera.
  2. Posta orokorrez
  3. Gastuak zure gain hartuz. Kasu honetan kopurua aldakorra izanen da bidaltzen den tokiaren arabera).

———————————————————————————————————————————

Kontsultaren bat egin nahi baduzu, egin klik hemen

Volver arriba